Seiurte     Albisteak     Agenda     Diskografia     Kontaktua
seiurte@seiurte.com
2008/04/18ABESTI AKUSTIKOAK MYSPACE-N

Pasa de Apirilaren 11an Euskadi Irratiko "Dejavú" programan jo genituen hiru abesti akustikoak entzungai dituzue myspace-n. Ez dira kalitate haundikoak baina elkarrizketa entzun ez zenutenentzako abestiak entzuteko aukera da.
...............................................................................................
2008/04/11GAUR EUSKADI IRRATIAN

Gaur, Apirilak 11, gaueko 23:00etatik aurrera, Euskadi irratian elkarrizketa bat izango dugu. Gainera bertan, zuzenean eta modu akustikoan, abesti batzuk joko ditugu. Elkarrizketa, irratien uhinez gain, internet bidez entzun ahal izango duzue http://www.eitb.com/media/euskadiirratia.asp helbidean.
...............................................................................................
2008/03/26ASTEBURU HONETAKO KONTZERTUAK BERTAN BEHERA

Astebruru honetan (Martxoak 28 eta 29) eman behar genituen kontzertuak bertan behera gelditu dira arrazoi ezberdinegatik. Alde batetik Lezaman eman behar genuen kontzertu akustikoa datorren Apirilak 4ean izango da eta zoritxarrez Barakaldon Antonio Vega-rekin egin behar genuen kontzertua ez da izango. Barkatu eragozpenak.
...............................................................................................
2008/02/24SEIURTE "MADRID POP FESTIVAL 2008"-AN.

Ez da erreza guretzat Euskal Herriko mugak apurtzea, eta are gutxiago, Madrilen kontzertuak ematea. Horregatik zorionez gaude, 2008 urte honetan bigarrengoz joko dugulako Madrilen. Oraingoan, Martxoaren 6an burutuko den "Madrid Pop Festival"en joko dugu. Kontzertua "Ritmo y Compas" aretoan izango da eta gutaz gain beste hiru talde izango dira "Disphonic", "Dinero" eta "Sion" Britaniarrak. Madrilen jo dugun aurrekoetan jendearen harrerarekin oso gustora gelditu bagara, ziur gaude oraingoan ere horrela izango dela. Hala izan dadila!!
...............................................................................................
2007/12/13SEIURTE ETA MARTXOAK 31-REN DISKOAK JADA WEBGUNEAN SALGAI!!

Bai, irakurri duzuen bezala SEIURTE eta MATXOAK 31-ren (Iokin-en talde ohia) diskoak jada salgai dituzue webgune honetako "Denda" atalean. Gogoratu bi diskoak egun berean talde biek Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskeini genuen kontzertukoak direla. Beraz orain, gau "magiko"hartan bizi izan zena zure etxean edukitzeko aukera daukazu. Bestetik, adi kontzertuen atalera berriro martxan jarri da eta!!
...............................................................................................
2007/12/02DISKO BERRIA.... ETA MARTXOAK 31.

Datorren astean salgai egongo den disko berriaz zenbait datu eman nahi dizkizuegu.

Diskoak 11 abesti ditu: BARKATU, SUPERSTAR, ZU, OSPAKIZUNA, AMAIGABEKO GAUA, AURRERANTZEAN, T.V. SHOW, URRUNTZEN, SEIKO BELAUNALDIA, GAUAREN GAREN EINEAN eta BAPATEAN. Eta entzuteaz gain, hauetariko lau abesti (OSPAKIZUNA, BARKATU, GAUAREN GAREN EINEAN eta SEIKO BELAUNALDIA) beraien zuzeneko irudiekin ikusteko aukera izango dituzue PC/MAC-ean.

Diskoa, "Plateruenan zuzenean 2007-03-31" Durangoko Azokan izango da salgai Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteko stand-ean, hau da, Azokako Barrenkale kaleko 40. zenbakian.

Amaitzeko, jakin gure diskoetxeak (ESTOLDETAN) disko honetaz gain beste disko bat ere kaleratuko duela Azokara begira, MARTXOAK 31 taldearen "1937-2007", eta bertan, MARTXOAK 31k aurten Plateruenan eman duen kontzertua izango dela entzungai eta ikusgai CD+DVD formatuan.

Harribitxi bat izango da 90. hamarkadan taldeak izan zituen jarraitzaileentzako edo hamarkada horretan Durangaldean egon zen talde garrantzitsuenetariko bat ezagutu nahi duzuen guztiontzat.

Laister bi diskoak salgai jarriko ditugu webgune honetako "Denda" atalean.
...............................................................................................
2007/10/30"PLATERUENAN ZUZENEAN 2007-03-31"

Bai, azkenean esan dezakegu, Azaroaren amaieran disko berria kaleratuko dugu, zuzeneko diskoa hain zuzen. Honen izenburua "Plateruenan zuzenean 2007-03-31" izango da, eta bertan, gau hartan Plateruenan eman genuen kontzertuaz gain, PC /MACean zuzeneko irudiekin ikusteko lau abesti izango dituzue. Hauetariko bat, "Gauaren garen einean", albiste orri honetara sartzerakoan ikusgai daukazue jada. Ezin baduzue ikusi, "pop-up"ak ikusteko aukera blokeatua izango duzuelako izango da.
Gau berezia izan zen Martxoko kontzertu hura, asmo haundirik gabe grabatua, baina entzun bezain laister, zuenganatzea merezi zuela argi izan genuen. Ziur gaude entzuten duzuenean berdin pentsatuko duzuela. Joango gara berri gehiago ematen ahal bezain laister. Eskerrik asko. SEIURTE.
...............................................................................................
2007/10/01"GAZTEA: THE SINGLES"

"Euskadi Gaztea" irratiak iragartzen duen bezala, azken urteotan hauen irrasaioetan jarri dituzten euskal abesti esanguratsu batzuekin disko bat kaleratu behar du. Bertan gu egongo gara beste euskal talde batzuekin batera (Pi-LT, Berri Txarrak, Delirium Tremens, Etxe....) "Barkatu" abestiarekin. Bestetik badakigu uda amaitu dela eta berrien zain zaudetela, lanean hari gara, eta dena ondo badoa, laister izango gara berria emateko prest. Laister izango da!!
...............................................................................................
2007/07/30UDA OSTEAN ALBISTE BERRIAK!!

Jada hari gara gauza berrietan lanean, eta gauzak ondo badoaz, uda amaieran gure asmo berrien zehaztasun gehiago emango dizkizuegu. Pixkat itxaron beharko duzue!!
...............................................................................................
2007/04/28RESPALDITZA

Atzo Respalditzan gurekin zerikusirik ez zuten arazoengatik kaltetuak suertatu ginen. Egin zuen euriarengatik dena atzeratu zen, eta ordutegiak betetzeko, gu ez jotzeko esan ziguten. Sentitzen dugu egoera eta esan bezala, gu izan ginen egoeraren lehenengo kaltetuak. Ea laister batean Respalditza inguruan beste kontzerturik emateko aukera dugun.
...............................................................................................
Aurreko albisteak

  Bisita liburua     Argazkiak     Denda     Loturak     Bideogela    Zuen argazkiak    Myspace    Fotolog
garapena: Uvedoble Studio