| Plateruenan zuzenean 2007-03-31[ 2007 ]
|
|
|
Taldearen lehenengo zuzeneko diska. Bertan, aurreko diskoetako abesti esanguratsuenak modu berrian entzuteko aukera dago, zuzenekoek ematen duten indar eta sentimenarekin. Gure jarraitzaileentzako etxean gure kontzertu bat izateko aukera, eta ezagutzen ez gaituenantzako, gu ezagutzeko modu ezinobea.
|
...............................................................................................
|
|
|
| Jauzia[ 2006 ]
|
|
|
Gure lanik haundiena. Ez bakarrik emaitzari erreparatuta, baita ere egindako lanagatik. Ez gara soilik abestien konposaketara mugatu, ezta hauen grabaketaren prozesu osoaz arduratu, baizik eta diskoa kaleratzeko zigilu propioa sortu eta zuen eskuetara heldu arteko prozesu osoaren jabe izan gara. Lan herraldoia bai, baina behin emaitza ikusita ezin gaitezke gustorago egon. Diskoak hamar abesti ditu gehi PC-an ikusteko "making off" bat. Sonoritateak harritu egin du, kitarra garbiagoak baina era berean zorrotzagoak. Emaitza, soinu rockeroagoa. Aitor Agirre-k (Betagarri, ZER) "Superstar" abestian gurekin abestu du baina ez da izango diskoa entzunez izango duzun sorpresa bakarra. Orain arteko kritika bikainez eta zuen laguntzaz baliatuta ahalik eta jauzi haundiena egiten saiatuko gara. "Bidaia", "Superstar", "Seiko belaunaldia", "Gauaren garen einean"... entzun diskoa eta esaiguzu.
|
...............................................................................................
|
|
|
| Ekiozu[ 2004 ]
|
|
|
Euskal hiria oinarri hartuz, mugak gainditzen zituen sonoritatea lortzen saiatu ginen disko honekin. Euskerak ematen digun nortasunaz, munduko edozein txokotan egin zezakeen disko bat egiten saiatu ginen, gure musika ahalik eta irekiena egiten. Diskoaren izenburuak, norberak dituen helburuei aurre egiteko deia luzatzen du. Zaila egiten zaigu diskoko abestirik aukeratzea, baina arrazoi ezberdinengatik hainbat abesti nabarmenduko genituzke. Adibidez, "Amaigabeko gaua"-n hainbeste atsegin dugun Gari kantariak gurekin abestu zuen, "Man on the moon", non abestiaren ildoari jarraituz ingelesez abestu genuen lehenengoz, "Hiri hontan", pianoarekin, "Hamaika" biolin eta biolaz josia edo "Umezurtz" ahotsa distortsionatuz. Hauek dira diskoan entzun ahal dituzun hainbat abesti baina guztiz gozatzeko bide bakarra entzutea da, aurreritzirik gabe, egin dugun bezala, gozatu dugun bezala.
|
...............................................................................................
|
|
|
| Bapatean[ 2003 ]
|
|
|
Merkaturatzen zen gure lehengo lana zen, Euskadi Gaztea-ko maketa lehiaketa irabazi eta gero "METAK" diskoetxearekin gure lehenengo KD-a kaleratzeko akordioa lortu eta ezagutzera eman ziguna. Disko hau ez zen guretzat lan berri bat izan gure aurreko maketetan zeuden abestiz eta urteetan zehar grabatu gabe zeuden beste kantu batzuekin osatua bait zegoen. Beraz, hamar abesti hauek ordurarteko gure ibilbidearen laburpen txiki bat direla esan daiteke, izan zituen joan-etorriak nabarmenduz, bai konposizioetan baita letretan. Emaitzarekin pozik gaude eta gure ibilbidearen hasiera izan zenaren adierazle bezala gelditu da, melodian oinarritutako abestiak janzkera desberdinez jantziak, hori da Bapatean.
|
...............................................................................................
|
|
|
| Single[ 2002 ]
|
|
|
Euskadi Gaztea-ko lehiaketa irabaztera eraman zigun maketa ez zen inoiz kaleratu, bere ordez, single hau atera genuen. Euro batera salgai ipini genuenerako, lehiaketaren bitartez jendeak ezagutzen zigun eta hori aprobetxatuz, Durangoko azokara joan ginen ahalik eta ale gehien saldu-oparitzeko. Ekimena arrakastatsua izan zen eta 1000 ale inguru banatu genituen. Single-a "Zu " eta "Bapatean" abestiekin osatua dago.
|
...............................................................................................
|
|
|
| Non[ 2001 ]
|
|
|
Gure entsegu lokalean grabatu genuen eta teknikari lanetan Etxeba gure laguna ibili zen. Maketa honek, Iker-ek taldea utzi eta Ekain-en sarreraren ondorengo aldaketa erakusten du. Musika gogortzea erabaki genuen eta momentu horren adierazle bezala gelditu da. Zazpi abesti ditu eta abesti batzuk geroko diskoetan lekua izan dute.
|
...............................................................................................
|
|
|
| ...Orain...[ 1998 ]
|
|
|
Gure lehenengo maketa izan zen, Berrizko Lorentzo Records estudioetan grabatua Batiz teknikariarekin. Pop-rock-ean oinarritutako sei abesti non baxu, bateria eta kitarra garbi bat soilik dauden. Gainera abestiak konposatu ziren bezala grabatu ziren, inolako arreglo edo efekturik gabe eta hortan datza maketa honen xarma berezia. Gure hastapenak nolakoak izan ziren jakin nahi baduzu, ez daukazu maketa hau entzun besterik egin behar.
|
...............................................................................................
|