|
|
|


Hastapenak
SEIURTE, 1997. urtean sortu genuen Julen eta Iokin-ek baina aurretik hainbat musika taldeetan ibiliak ginen, IZURRAI-n biok eta MARTXOAK 31-n Iokin-ek. Azken talde hau desagertzear zegoela, berriro elkartzea erabaki genuen IZURRAI-n erdizka utzitako bideari jarraitzeko. Musika munduan sei urte lehenago hasiak ginenez, hau mugarri lez erabili, eta proiektu berriari SEIURTE deitzea erabaki genuen.
Handik gutxira, bateria jotzen, aurretik TAUPADA taldean baxua jotzen zuen Iker gure Markinako laguna sartu zen. Hirukote izanik, gure lehengo kontzertuak ematen hasi eta gure lehenengo maketa grabatu genuen 1998. urtean "...orain... " deiturikoa. Maketa honekin, ezagutzera eman ginen eta hainbat kontzertu eman genituen. 2000. urtean Iker-ek taldea utzi eta jarraian Ekain, Hissopus taldeko baterijolea, elkartu zitzaigun.
Ekain-en sarrerarekin gure soinua gogortzea erabaki genuen eta abesti berriak egiteari ekin genion. Horrela, 2001. urtean "Non" gure bigarren maketa grabatu genuen. Bertan, gure soinu gogorrenak uztartu genituen. Maketa hau aurkezteko, Durangaldeko hainbat musika talderekin, Alerta, LOR, Nabari, At!, ZER, Ainke… "200 BAIETZ!!" bira antolatu genuen eta Euskal Herriko hainbat gaztetxeetatik (Berriz, Elgoibar, Durango, Gasteiz, Otxandio…) ibili ginen jo ta ke zuzenean. Bira bere osotasunean oso arrakastatsua izan zen bai jende kopuruan baita sortutako giroan.
Maketa hau aurkeztu eta gero, hainbat urteetan egindako abestiekin bildumatxo bat egitea erabaki genuen. Urte haietan inoiz grabatutako abesti asko zeuden eta ez genuen nahi gal zitzaten. Horrela, aurretik grabatuak zeuden beste batzuekin batera grabaketa berri bati egin genion (2002. urtea zen). Grabaketa honen ostean taldean beste kitarjole baten beharra ikusi genuen eta horrela Iñaki sartu zen, Iñaki, ZER taldeko kitarjolea (da gaur egun) eta ENE BADA taldeko baxujolea zen. Hori, 2002. urteko Irailean gertatu zen eta gaur egun garen laukotea osatua gelditu zen.
Bildumatxo honekin, Euskadi Gaztea-ko 12. Maketa lehiaketaren irabazleak suertatu ginen eta honek Metak diskoetxearekin gure lehenengo KD-a grabatzeko ateak ireki zizkigun. Lehiaketa irabazteak oihartzun handia eduki zuen eta ordura arte gutxi baziren gu ezagutzen gintuztenak orduan gauzak asko aldatu ziren gure onerako.
Bapatean
2003. urteko udaberrian "Bapatean" kaleratu genuen, gure lehenengo diskoa. Bertan, aurreko urteetan sortutako abestietako batzuk zeuden, gure gustokoenak edo ordurarte gure ibilbidean esanguratsuenak zirenak. Diska honekin jende aurrean ezagutzera eman ginen. Garai oso politak izan zen guretzat musika munduan urte ugari bageneramatzan ere, musikaren eremu asko ezagutzen ez genituelako eta disko honek, hauek ezagutzeko aukera eman zigulako, diskoa kaleratzea, promozioa, komunikabideak, pertsona asko ezagutu…. Garai polita izan zen taldean eta "Bapatean" lan polita gure aurkezpena izateko. Mundu berri bat irekin zen taldearentzat.
Ekiozu
2003. urteko udan "Bapatean" zuzenean aurkezten genuen bitartean entsegu lokalean abesti berriak egiteari ekin genion genituen inkietude berriei bidea eginez. Abesti hauei, zuzeneko emanaldietan jasotzen genuen indarra transmitu zitzaien eta horrela kitarren presentzia nabarmentzen joan zitzaien pixkanaka. Konturatu gabe, uda amaieran abesti ugari genituen eta honek 2004. urteko udaberrirako disko berri bat grabatzera animatu zigun.
Diskoaren grabaketa 2004.-ko urtarrilean hasi eta Martxoaren hasieran amaitu genuen gure entsegu lokalean eraikitako grabaketa estudioan (Estoldetan estudioak). Disko honen grabaketa eta ekoizpen osoa gure gain izan genuen (naiz eta Maikel-en laguntza teknikoa ezinbestekoa izan) eta nahiz eta oso gogorra izan, oso onuragarria ere izan zen, diskoa guk nahi izan genuen bidetik eraman genuelako eta zuzenekoetan genuen soinua diskoan barneratzea lortu genuelako. Diska hau ere METAK diskoetxearekin kaleratu genuen.
Gainera disko honetan aurretik eginak ez genituen gauzak ere egin genituen, pianoa sartu, sokazko instrumentuak erabili, abestiren batean ingelesez abestu, efektu berriak sartu...guzti honekin lehenengo diskoarekin alderatuz aurrera pauso bat eman genuen eta baita nahi genuen diskoa lortu ere. Hori gutxi balitz, "Amaigabeko gaua" kantuan Gari kantaria gurekin abestu izana ohorea izan zen guretzat beti oso gustoko izan dugun kantaria izan bait da. "Seiurte bidean", "Amaigabeko gaua", "Umezurtz"…..gaur egun diskoa entzun eta atsegina egiten zaigu entzutea, diska polita gelditu zitzaigulako eta oroitzapen politak datozkigulako. Ekiozu gogoan.
2004. urtea amaitu arte zoramena izan genuen taldean, diskoaren arraskaztaz baliatuz elkarrizketak, bideoklipa eta batez ere kontzertuak emanez igaro genituen hurrengo hilabeteak. 2005 urtea lasaiagoa izan zen eta batez ere Euskal Herritik kanpoeman genituen kontzertuak, Bartzelonan, Madrilen, Tarragonan, Lugon… eta beste hainbat lekuetan jotzea lortu genuen eta esperientzia oso aberasgarria izan zen taldearentzat. Gindoazen leku guztietan harrituak gelditzen ginen gu ezagutzen gintuen jendea ezagutzeaz eta nola harrera uste baino askoz hobea izaten genuen ikusteaz. Errepika beharreko esperientzia bilakatu zitzaizkigun. 2005. urteko udaberrian hilabete batzuk beranduago eman behar genuen jauzia prestatzen hasi ginen.
Jauzia
Zer esan gure azken lanari buruz, lan gehien eman diguna baina baita ere emaitzarekin gustokoen gaudena. Ez dugu soilik grabaketaren prozesu teknikoa gure gain izan baizik eta diskoa kaleratzeko gure zigilu propioa sortu dugu ESTOLDETAN eta hasieratik eta diskoa dendetan izan arteko prozesu guztia gure gain izan dugu. Oso nekeza izan da baina oso polita. Gainera, ez diogu egindako lanari zirrikiturik aurkitzen, lanean hasi ginenean buruan genituen asmo guztiak diskoak irauten dituen 36 minutuetan sartzea lortu ditugu, beraz, orain zuen harrera itxarotea besterik ez dugu eta zuzenekoetan daukagun guztia ematea. Ea ahal eta jauzi haundiena ematea lortzen dugun egindako lanarekin eta zure laguntzarekin.
Mila Esker. SEIURTE.
|
|